XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Urdaibai sendotzeko Udal plenoak Patronatoa pluralagoa izan daitela eskatu dauBiosfera Erreserbako arautegia bigundu behar dela adierazten dauen kanpaina bat zabaldu da azarotik aurrera komunikabideetan.
Esan egin izan denez, laxotasun edo
Propaganda kanpaina honen atzean instituzio bi egon dira: alde batetik EAJ alderdia, Busturiko Alkatesak aurpegia ipini duelarik eta, Busturialdeko Jabeen Elkartea, Ibarrangeluko Alkatea, berau ere EAJ alderdikoa.
Jaurlaritza eta AldundiaIngurugiro Kontseilaritza EAko ordezkaritzaren menpe dagonez eta, honen ondorioz, EAJ alderdiak Patronatoan daukan pisua gitxitu dauenez, badirudi kanpaina hau egon daitezkeen iniziatibei aurre egin eta freno ipintzeko antolatu dela.
Gogoratu, besterik ez, Plan Artezlea (
Ez da gauza barria udalek partaidetza handiagoa eskatzea Patronatoan; ze orain urte batzuk, Bermeoko udala buru zela, eskatu zen ordezkari gehiago eta errepresentatiboagoak egotea.
Baita, orain lau urte, hiru ordezkariok eskualdeko alderdi nagusi ezbardinetakoak izatea (EAJ, EA eta HB) eta Bermeo, Gernika eta Ajangizko alkateak izatea proposatu zen.
Baina EAJ alderdiak, pertsona bakoitzeko hiruna boto sistema ezarriz, ordezkaritza guztiez jabetu zen eta ez deutse besteei informaziorik ere emon.
Bermeo buru zela, beste ahalegin bat ere egon zen orain urte gitxi: udalen ordezkari gehiago egotea eta Patronatoko bileretara entzule moduan joateko aukera zabaltzeko idea zabaldu zan.
Baina alperrik.
Aldundiaren jestio txarra salatuzEAJek jestio osoa Diputazioaren esku itxi gura badau ere, kritika zorrotzak entzun behar izan dauz hori dela eta.
Alde batetik, EHNE nekazari elkarteak eta Txepetxa
Baserritarren kaltetan
Kritikak zorroztuz, nekazarien alde jokatu beharrean Aldundiak lurjabeen alde jokatu dauela esan da.
Alde batetik baserritarrek sufritutako kalteak indemnizatzeko biderik ezta dirurik ipini ez dauelako eta txaletak edota basoetako pista ugari eginaz nekazaritza arriskutan ipintzen dabilelako.
Patronatoko ordezkariak1 Euskal Parlamentukoa
4 Autonomia Elkarteko Administraziokoak
3 Bizkaiko Foru Aldundikoak
3 Urdaibai barruko Udaletxetakoak
1 Estatuko Administraziokoa
1 Euskal Herriko Unibertsitatekoa
1 UNESCOko MB programakoa
1 Talde ekologistetakoak
2 Euskadiko ingurugiroarekiko elkartetakoak
1 Erreserbako zuzendari-jagolea